Psalmoac 21:13-30 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

13. Cecenco hainitzec inguratu naute; cecen guicenez sethiatua naiz.

14. Ene contra idequi dute beren ahoa, marrumaz heldu den lehoin harrapari batec beçala.

15. Ura beçala ixuria naiz, ene heçur guciac barraiatuac dira.       Bihotza ene barnean eguina da urcen den ezcoa iduri.

16. Ene indarra agortu da baxeraquia beçala, eta mihia lothu çait aho-gangari, eta eçarri nauçu hil-herrautsa beçala.

17. Alabainan çakur-mulço batec inguratu nau; malçurquerian dabilçanen batzarrac sethiatu nau.       Cilhatu dituzte ene escuac eta ene oinac;

18. kondatu dituzte ene heçur guciac,       Beguiztatu eta ikartu naute;

19. Beren artean çathitu dituzte ene soinecoac, eta ene gaineco soina çortera arthiqui dute.

20. Bainan çuc, Jauna, ez beçadaçu urrunt çure lagunça; ene çainceari eguiçu.

21. Athera çaçu ene arima marrauçaren azpitic, ene arima çurça çakurraren menetic.

22. Itzur neçaçu lehoinaren ahotic; ene aphaltasuna beguira çaçu licornaren adarretaric.

23. Eçagutaracico diotet ene anaiei çure icena, eta baldarnaren erdian laudaturen çaitut.

24. Jaunaren beldur çareten guciac, hura lauda çaçue; Jacoben iraulguico guciec ospa çaçue.

25. Israelen odoleco guciac haren beldur içan beitez, ez duelacotz erdeinatu, ez arbuiatu beharraren othoitza;       Ez duelacotz ene ganic aldaratu bere beguithartea; eta ençun nauelacotz oihu eguin diodanean.

26. Çure baithan içanen da ene laudorioa baldarna handian; betheco ditut ene botuac Jaunaren beldur direnen aitzinean.

27. Beharrec janen dute, eta aseco dira; laudatuco dute Jauna hura bilhatzen dutenec; hequien bihotzac menderen mendetan bicico dira.

28. Lurreco eremu guciac orhoituren dira, eta Jauna gana dira bihurturen.       Eta jendaietaco familia guciac adoratzen jarrico dira haren aitzinean;

29. Ceren Jaunarena baita erreguetasuna, eta bera içanen da jendaqui gucien jaun.

30. Jan dute lurreco handiec eta adoratu dute Jauna; haren aitzinera erorico dira lurrera jausten diren guciac.

Psalmoac 21