Psalmoac 21:1-5 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Azqueneraino, goiceco lagunçaco, Dabiden psalmoa.

2. Jaincoa, ene Jaincoa, beguira çaçu ene gainera; certaco utzi nauçu bazterrerat? ene bekatuec urrundu dute ni ganic ene itzurpena.

3. Ene Jaincoa, egunaz deihadar eguinen darotzut, eta ez nauçu ençunen; gauaz ere oihuz egonen natzaitzu eta orduan ez da alferretan içanen.

4. Çuc aldiz, leku sainduan duçu egoitza, oi Israelen laudorioen xedea!

5. Gure arbasoec çure baithan iduqui dute beren phesquiça; çure baithan iduqui içan dute, eta hesturetaric atheratu ditutzu.

Psalmoac 21