9. Çure escuac harrapa betza çure etsai guciac; çure escuinac atzeman betza higüin çaituzten guciac.
10. Labe kaldatua iduri eçarriren ditutzu, çure beguithartea aguertuco duçun orduan; Jaunac lazturen ditu bere hasarrean, eta suac iretsico ditu.
11. Lurretic xahuturen ditutzu hequien haurrac, eta guiçasemeen artetic hequien ondocoac;
12. Ceren çure gainera bihurtu duten gaizquia; asmuac eguin, bainan ecin obratu dituzte.
13. Hargatic ihes igorriren ditutzu, eta çure azquen ukaldietara itzularaciren dioçute beren beguithartea.
14. Çure indarrean alcha çaite, Jauna; cantu eta maniurretan ospaturen dugu çure ahalen handia.