Psalmoac 20:1-9 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Azqueneraino, Dabiden psalmoa.

2. Jauna, çure indarraz bozturen da erregue, eta çure ganicaco itzurpenaz bozcario handitan sarturen da.

3. Eman dioçu haren bihotzac nahi çuena, eta ez dioçu hutseguin haren ezpainetaco galdeari.

4. Aitzindu çaizquio alabainan çure eztitasuneco benedicioneez; haren buruaren gainean eçarri duçu harri baliosezco koro bat.

5. Bicia galdatu darotzu, eta çuc menderen mendetaco eman dioçu egunen lucetasuna.

6. Handia da haren ospea çure ganicaco itzurpenean; ospea eta berreguinça handia eçarcen ditutzu haren gainean;

7. Ecen benedicionetan emanen duçu menderen mendetan; bozcarioz betheco duçu çure beguithartea erakutsiz.

8. Ceren erreguec Jauna baithan daducan bere iguriquitza, Guciz-Goraren urricalpenari esquer ez da kordocatua içanen.

9. Çure escuac harrapa betza çure etsai guciac; çure escuinac atzeman betza higüin çaituzten guciac.

Psalmoac 20