Psalmoac 2:1-8 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Jendaiac certaco dira iharrosi? populuec certaco dituzte erabili asmaqueta ezdeusac?

2. Jaiqui dira erregueac, eta buruçaguiac bildu dira Jaunaren contra eta haren Cristoren contra:

3. Hauts detzagun hequien lokarriac, ken deçagun gure gainetic bequien uztarria.

4. Bainan ceruetan egoten dena trufatuco çatzoiote, eta Jaunac bere irrigarri içanen ditu.

5. Orduan bere hasarrean, minçatuco çatzaiote; eta bere suminduran, nahasmendutan eçarrico ditu.

6. Ni aldiz, hartaz içatu naiz erregue eçarria Sionen gainean, haren mendi sainduan, erançun deçadan haren leguea.

7. Jaunac erran darot: Ene semea çare, egun aitatu naiz çutaz.

8. Galda darodaçu, eta çure primança emanen darozquitzut jendaiac eta çure goçamenac hedaturen ditut lurraren bazterretaraino.

Psalmoac 2