Psalmoac 15:1-9 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Habean Dabidi berari iscribatua.       Beguira neçaçu, Jauna, ceren çure baithan içan dudan ene iguriquitza.

2. Erran içan diot Jaunari: Çu çare ene Jaincoa, ecen ene onen beharric ez duçu.

3. Haren lurraren gainean diren sainduei miretsaraci diozcate hequien alderaco ene gogoac.

4. Erreceluz bethe dira, bainan guero lasterrari eman dira.       Bilkuetara ez ditut odol ixurcera bilduco eta ez dira ene ezpainac hequien icenen aiphatzera orhoituco.

5. Jauna da ene primançaco çathia, enetzat berecia dena; çu çare ene primança bihurtuco darotaçuna.

6. Sokac enetzat lurric ederrenetan erori dira, ecen ene primança guciz ederra da.

7. Benedicaturen dut Jauna, niri adimendua eman içan darotana; berçalde ilhundu arteo ene barnea deica haritu içan çait.

8. Jauna naducan bethi ene beguien aitzinean, ceren ene escuinean baita ez nadiençat içan kordocatua.

9. Horren gatic boztu da ene bihotza, eta ene mihiac cantatu ditu bozcariozco cantuac; eta berçalde ene haraguia phausatuco da phesquiça ederrean;

Psalmoac 15