Psalmoac 146:1-7 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Lauda Jauna.       Lauda çaçue Jauna, ceren on baita psalmoa: gure Jaincoari goço eta eder içan bequizquio gure laudorioac.

2. Jaunac berritzean Jerusaleme, bilduco ditu Israelgo ume barraiatuac.

3. Harec sendatzen ditu bihotzac hautsiac dituztenac, eta lotzen ditu hequien çauriac.

4. Harec kondatzen du içarren ostea, eta deitzen ditu cein bere icenaz.

5. Handia da gure Jauna, eta handia haren indarra; ecin-neurtuzcoa da haren çuhurcia.

6. Jaunac soincatzen ditu ezti direnac; eta berriz, lurreraino aphalcen bekatoreac.

7. Abia çatzue, aithor bihurcean, Jaunaren laudorioac; guitarraren gainean psalmoac canta dioçotzue gure Jaincoari.

Psalmoac 146