1. Azqueneraino, Dabiden psalmoa.
2. Athera neçaçu, Jauna, guiçon gaixtoaren escutic; athera neçaçu gaixtaguinaren aztaparretic.
3. Horiec gaixtaqueriac asmatu dituzte beren bihotzean; egun gucian guerla bizten hari ciren.
4. Çorroztu dituzte beren mihiac sugueac iduri; aspicaren phoçoina ezpaimpean dute.
5. Çain neçaçu, Jauna bekatorearen escutic, eta athera neçaçu guiçon gaixtoen aztaparretic. Ni ene bidean eragozteco asmua hartu dute;
6. Hampurutsuec artea gorde darotade. Eta sokac hedatu dituzte artean; behaztopagailua eçarri darotade bide-heguian.
7. Jaunari erran diot: Çu çare ene Jaincoa; ençun çaçu ene othoitzaren oihua.
8. Jauna, Jauna, ene salbamenduco indarra, ene buruaren gainera gueriça eguin duçu guerla-egunean.
9. Jauna, ez beneçaçu arthic, ene desgogara, bekatorearen escuetara: ene contra asmatzen haritu dira; ez neçaçula utz, hant ez ditecençat.
10. Hequien itzul-inguruetaco asmu berecia, hequien ezpainetaco malçurqueria hequien gainera erorico da.
11. Ikatzac erorico dira hequien gainera; sutara arthiquico ditutzu; oinhacez ecin iraunen dute.
12. Guiçon mihitsuac ez du lurrean urhats onic eguinen; heriotzeco orduan gaitz guciec hartuco dute guiçon tzarra.
13. Badaquit Jaunac çucembidea atheratuco duela beharrençat, eta aspercundea nohorroinençat.