Psalmoac 135:11-20 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

11. Harec erakarri du Israel Eguiptoarren erditic, ceren bethirainocoa baita haren urricalmendua.

12. Escu indardun eta beso goraz erakarri du, ceren bethirainocoa baita haren urricalmendua.

13. Harec bi aldetara urratu du itsaso Gorria, ceren bethirainocoa baita haren urricalmendua.      

14. Eta erakarri du Israel haren erditic, ceren bethirainocoa baita haren urricalmendua.

15. Eta itsaso Gorrira eragotzi ditu Faraon eta haren armada, ceren bethirainocoa baita haren urricalmendua.

16. Harec erakarri du bere populua mortua barna, ceren bethirainocoa baita haren urricalmendua.

17. Harec jo ditu erregue handiac, ceren bethirainocoa baita haren urricalmendua.

18. Eta erregue hazcarrac hil ditu, ceren bethirainocoa baita haren urricalmendua.

19. Hil du Sehon, Amorhearren erregue, ceren bethirainocoa baita haren urricalmendua.

20. Eta hil du Og, Basango erregue, ceren bethirainocoa baita haren urricalmendua.

Psalmoac 135