Psalmoac 118:20-29 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

20. Çure leguean lehiaz bethi hurrandua da ene arima.

21. Açurriatu ditutzu hampurutsuac; madaricatuac, çure manamenduetaric makurcen direnac.

22. Laidoa eta erdeinua ken çatzu ene gainetic, bilhatu ditudalacotz çure lekucotasunac;

23. Ecen buruçaguiac jarri eta ene contra minçatu dira; aldiz çure cerbitzaria, çure legueetan alhatzen cen;

24. Alabainan çure lekucotasunac dira ene gogo-erabilquetac, eta çure legueac ene bidari.       DALETH.

25. Lurrari eroria dago ene arima: bizcor neçaçu çure hitzaren arabera.

26. Erakutsi darozquitzut ene bideac, eta ençun nauçu: irakats diçadatzu çure legueac.

27. Irakats diçadaçu çure legueen bidea; eta çure sendagailez alhatuco dut ene gogoa.

28. Unhaduraz lo-asmara erori da ene arima, hazcar neçaçu çure aguincen arabera.

29. Tzarqueriaco bidetic aldara neçaçu, eta çure leguearen arietan urrical çaquizquit.

Psalmoac 118