Psalmoac 118:138-146 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

138. Manatu duçu beguira detzagun çucentasuna, çure lekucotasunac eta çure eguia.

139. Iharraraci nau ene karrac, ene etsaiec ahanci dituztelacotz çure hitzac.

140. Çure solasa borthizqui kaldatua da, eta çure cerbitzariac maithatu du hura.

141. Haur gazte bat naiz eta erdeinatua: ez dut ahanci çure leguea.

142. Çure çucentasuna, bethiereco çucentasuna da, eta çure leguea eguia bera da.

143. Hestura eta athequec atzeman naute: çure manamenduac dira ene gogoaren alhabideac.

144. Çure lekucotasunac bethiereco çucentasuna dira; emadaçu adimendua, eta bicico naiz.       COPH.

145. Ene bihotz oroz eguin dut oihu: Ençun neçaçu, Jauna: bilhatuco ditut çure legueac.

146. Çuri eguin dut oihu: Salba neçaçu; beguiratuco ditut çure manamenduac.

Psalmoac 118