123. Çure ganicaco salbamenduaren eta çure çucentasuneco aguinçaren iguri, ene beguiac iraunguitu dira.
124. Çure cerbitzariarequin eguiçu çure urricalmenduaren arabera, eta irakats diçadatzu çure legueac.
125. Çure cerbitzaria naiz ni: indaçu adimendua, ardiets detzadan çure lekucotasunac.
126. Ordu da eguiteco, Jauna; eceztatu dute çure leguea;
127. Hargatic maithatu ditut çure manamenduac, urhea eta topaça baino guehiago;
128. Hargatic naramanzcan ene urhatsac çure manamendu gucien arabera, eta higüin içan ditut tzarqueriaco bide guciac. PHE.
129. Ederresgarri dira çure lekucotasunac: aria hortaz ikartu ditu ene arimac.
130. Çure solasen aguerpenac arguitzen du, eta xumeei adimendua ematen.
131. Idequi içan dut ahoa eta eneganatu dut çure hatsa, ceren bainindagoen çure manamenduen lehiaz.