101. Ene oinac bide tzar gucitaric debecatu ditut, çure hitzaren beguiratzea gatic.
102. Çure erabaquietaric ez naiz makurtu, ceren çuc eman içan darotaçun leguea.
103. Ceinen goço çaizquidan çure solasac! Eztia ene ahoari baino guehiago.
104. Çure manamenduez içatu naiz arguitua: hargatic higüindu ditut tzarqueriaco bide guciac. NUN.
105. Çure hitza criselu bat da ene urhatsençat, eta argui bat ene ibilbideençat.