Psalmoac 117:17-22 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

17. Ez naiz hilen, bainan-bai bicico, eta goraqui erranen ditut Jaunaren eguinac.

18. Jaunac gogorqui nau cehatu, ez nau ordean heriotzearen escuetarat eman.

19. Çabal daroztatzue çucembideco atheac; hequietan sarthuric aithor Jaunari diot bihurturen.

20. Hau da Jaunaren athea, huntaric sarthu dira prestuac.

21. Aithor darotzut bihurturen, ceren nauçun ençun eta jarri çaren ene salbatzaile.

22. Etche-eguileec ez onhetsi harria, hura bilhacatu da izquina-harri.

Psalmoac 117