Psalmoac 113:6-16 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

6. Mendiac, certaco jauci çarete ahariac beçala, eta çuec, mendixcac, bildotsac iduri?

7. Lurra ikaratu da Jaunaren aitzinean, Jacoben Jaincoaren aitzinean.

8. Harec aldatzen du harria ur-maeletara, eta cotorra ithur-uretara.

6. Beharriac içan, eta ez dute aditzen; sudur-mizpirac içan, eta ez dute usnatzen.

7. Badituzte escuac, eta ez dute haztatzen; oinac ere, eta ez dira ibilico; beren cinçurretic ez dute oihuric eguinen.

8. Hequien idurico bilhaca beitez hequien eguileac, eta hequietan sinheste duten guciac.

9. Israelen etcheac Jauna baithan iduqui du bere phesquiça: hura da haren lagunça eta gueriça.

10. Aaronen etcheac Jauna baithan iduqui bere phesquiça: hura da haren lagunça eta gueriça.

11. Jaunaren beldur direnec Jauna baithan iduqui dute beren phesquiça: hura da hequien lagunça eta gueriça.

12. Jauna orhoit içan da gutaz eta benedicatu gaitu.       Benedicatu du Israelen etchea, benedicatu du Aaronen etchea.

13. Ttipi eta handi, benedicatu ditu Jaunaren beldur diren guciac.

14. Jaunac guehiago eguin beça çuençat, çuençat eta çuen semeençat.

15. Benedica beçaitzazte Jaunac, ceru-lurrac eguin dituenac.

16. Jaunarena da ceruco cerua; lurra aldiz, guiçonen semeei eman içan daroete.

Psalmoac 113