Psalmoac 113:5-11 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

5. Itsasoa, cer duc ihes goateco; eta hic, Jordanea, cergatic eguin duc guibelerat?

6. Mendiac, certaco jauci çarete ahariac beçala, eta çuec, mendixcac, bildotsac iduri?

7. Lurra ikaratu da Jaunaren aitzinean, Jacoben Jaincoaren aitzinean.

8. Harec aldatzen du harria ur-maeletara, eta cotorra ithur-uretara.

5. Ahoa badute, eta ez dira minçatzen; badituzte beguiac, eta ez dute ikusten.

6. Beharriac içan, eta ez dute aditzen; sudur-mizpirac içan, eta ez dute usnatzen.

7. Badituzte escuac, eta ez dute haztatzen; oinac ere, eta ez dira ibilico; beren cinçurretic ez dute oihuric eguinen.

8. Hequien idurico bilhaca beitez hequien eguileac, eta hequietan sinheste duten guciac.

9. Israelen etcheac Jauna baithan iduqui du bere phesquiça: hura da haren lagunça eta gueriça.

10. Aaronen etcheac Jauna baithan iduqui bere phesquiça: hura da haren lagunça eta gueriça.

11. Jaunaren beldur direnec Jauna baithan iduqui dute beren phesquiça: hura da hequien lagunça eta gueriça.

Psalmoac 113