1. Lauda Jauna. Israel ilki cenean Eguiptotic, Jacoben etchea erdaldun hequien artetic,
2. Judea bilhacatu cen Jaunaren saindutegui eta Israel haren erreinu.
3. Itsasoac ikusi eta ihes goan cen; Jordaneac guibelerat eguin çuen.
4. Mendiac jauci ciren ahariac beçala, eta mendixcac ardien bildotsac iduri.
5. Itsasoa, cer duc ihes goateco; eta hic, Jordanea, cergatic eguin duc guibelerat?
1. Ez guri, Jauna, ez guri, bainan çure icenari eman eçoçu ospe,
2. Çure urricalmendu eta eguiaren ariaz, beldurrez-eta jendaiec noizbait erran deçaten: Non da horien Jaincoa?
3. Gure Jaincoa ordean ceruan da; bere gogoco cituen guciac eguin ditu.
4. Jendaien jainco-itchurac dira cilhar eta urhe, guiçonen escuetaco lanac.
5. Ahoa badute, eta ez dira minçatzen; badituzte beguiac, eta ez dute ikusten.