Psalmoac 108:3-17 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

3. Malçurquerian minçatu dira ene contra, eta herrazco solasez inguratu naute, eta ariaric gabe jaçarri darotade.

4. Maithatu behar orde, enetzat gaizquica hari ciren; ni aldiz othoitzean nindagoen.

5. Gaizquiac onguiençat, eta herra ene amodioaren ordain bihurtu daroztade.

6. Gaixtaguina eçar çaçu ene etsaiaren nausi, eta bethi haren escuinean içan bedi debrua.

7. Juiatua içaten denean, condenaturic ilki bedi, eta bere othoitza bekatutzat athera bequio.

8. Gutituac içan beitez haren egunac, eta berce batec har beça haren cargua.

9. Haren semeac umeçurz eguin beitez, eta haren emaztea alhargun.

10. Haren haurrac lekuz leku erabiliac içan beitez, escale, eta beren egoitzetaric iraiciac.

11. Luculariac bilha beça haren içate gucia, eta arrotzec larru betzazte haren nekeetaricaco onac.

12. Harençat lagunçaileric içan ez bedi, ez-eta haren umeçurcez urricalduco denic.

13. Haren ganicaco umeac içan beitez herioaren bazca, eta haren icena guiçaldi bakar batean gal bedi.

14. Haren arbasoen gaixtaqueria Jaunaren aitzinean orhoitzapenetara bihur bedi, eta haren amaren bekatua ez bedi içan eceztatua.

15. Jaunaren aitzinean iraun beçate bethi, eta lurretic sunsi bedi hequien orhoitzapena,

16. Ceren ez den urricalmendu harceaz orhoit içan;

17. Eta ceren hilaraci beharrez jaçarri dioen guiçon buluz, erromes eta atsecabetan cenari.

Psalmoac 108