1. Azqueneraino, Dabiden psalmoa.
2. Jaincoa, ez beçaçu ixil ene laudorioa, bekatorearen ahoa eta malçurrarena ene gainera idequi direlacotz.
3. Malçurquerian minçatu dira ene contra, eta herrazco solasez inguratu naute, eta ariaric gabe jaçarri darotade.
4. Maithatu behar orde, enetzat gaizquica hari ciren; ni aldiz othoitzean nindagoen.
5. Gaizquiac onguiençat, eta herra ene amodioaren ordain bihurtu daroztade.
6. Gaixtaguina eçar çaçu ene etsaiaren nausi, eta bethi haren escuinean içan bedi debrua.
7. Juiatua içaten denean, condenaturic ilki bedi, eta bere othoitza bekatutzat athera bequio.
8. Gutituac içan beitez haren egunac, eta berce batec har beça haren cargua.
9. Haren semeac umeçurz eguin beitez, eta haren emaztea alhargun.
10. Haren haurrac lekuz leku erabiliac içan beitez, escale, eta beren egoitzetaric iraiciac.
11. Luculariac bilha beça haren içate gucia, eta arrotzec larru betzazte haren nekeetaricaco onac.
12. Harençat lagunçaileric içan ez bedi, ez-eta haren umeçurcez urricalduco denic.
13. Haren ganicaco umeac içan beitez herioaren bazca, eta haren icena guiçaldi bakar batean gal bedi.