Psalmoac 105:3-13 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

3. Dohatsu beguiratzen dutenac çucentasuna, eta çucenari bere bidea noiz-nahi ematen darotenac!

4. Gutaz orhoit çaiteci, Jauna, çure populuari daducoçun beguitharte onean; çato gure ikustera salbamenduzco gogoan,

5. Ikus detzagun çure hautetsien onac, boz gaitecen çure populuaren bozcarioan, laudatua içan çaitecen çure primançan.

6. Bekatu eguin dugu gure arbasoequin, gaizqui ibili gare, tzarqueriac eguin ditugu.

7. Gure arbasoec Eguipton ez dituzte beren baithan ardietsi çure sendagailac, ez dira orhoitu çure urricalmendu nihonereco guciez;       Hasarrearaci çaituzte, itsasora, itsaso Gorrira igaitean.

8. Eta Jaunac salbatu cituen bere icenaren ariaz, eçagutaraztecotzat bere ahala.

9. Eta dixidatu çuen itsaso Gorria, eta agortu cen; eta eraman cituen leceac barna, hala-nola mortuco celhaietic.

10. Atheratu cituen hastio cituztenen escutic, eta etsaiaren escutic berrerosi cituen.

11. Eta urez estali cituen hequien hestutzaileac, eta bat bakarra hequietaric etzen guelditu.

12. Eta Israeldarrec sinheste hartu çuten haren hitzetan eta cantatu cituzten haren laudorioac.

13. Laster makurtu ciren, ahanci cituzten haren eguinçac, eta etzuten iguriqui bere asmua bethe arteo.

Psalmoac 105