Psalmoac 105:20-34 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

20. Eta belharra jaten duen aratche baten itchurara trucatu çuten beren ospea.

21. Ahanci çuten Jaincoa, hequiec salbatu cituena, Eguipton gauça handiac,

22. Ederresrarriac Camen lurrean eta ikaragarriac itsas Gorrian eguin cituena.

23. Eta erran çuen xahutuco cituela, baldin Moise haren hautetsia haren aitzinean jarri ez balitz haren hausteco,       Aldararaztea gatic haren hasarrea, arren-eta etzetzan xahu;

24. Eta hequiec ezdeusençat iduqui çuten lehiagarrizco lurra.       Haren hitzari etzaroten sinhesteric eman,

25. Eta marmaraca haritu ciren beren olhetan; etzuten ençun Jaunaren minçoa.

26. Eta hequien gainera goititu çuen bere escua, hequien xahutzeco mortuaren erdian,

27. Hequien odola iraizteco jendaien aitzinean, eta hequien barraiatzeco bazter orotan.

28. Eta Beelphegorri consecratu ciren, eta hilen sacrificioetaric jan çuten.

29. Eta samurraraci çuten beren asmuez, eta xahutzeac berhatu ciren hequien artean.

30. Eta Jaunaren alde jarri cen Phinees, eta jabaldu çuen, eta xahutzea guelditu cen.

31. Eta hori eguitate çucençat aiphatua içan çaio guiçaldi orotan mendeetaraino.

32. Eta samurraraci çuten Jauna Jaçargoaco uretan; eta Moise gaztigatua içan cen hequien gatic,

33. Ceren uhertu baitzuten haren gogoa,       Eta kordocatu baitzen bere ahoco solasetan.

34. Etzituzten xahutu Jaunac erran jendaiac;

Psalmoac 105