6. Haren cerbitzari, Abrahamen haurrac; haren hautetsi, Jacoben umeac.
7. Hura da gure Jainco Jauna; haren erabaquiac lur guciaren gainera hedatzen dira.
8. Orhoitu da bethi bere batasunaz, mila guiçalditan bethetzeco eman duen hitzaz;
9. Abrahami eguin aguinçaz, eta Isaaquequilaco bere cinaz.
10. Eta hura leguetan eman dio Jacobi, eta bethico patutan Israeli,
11. Cioelaric: Emanen darotzut Canaango lurra, çure primança içanen da hura;
12. Noiz-ere molcho ttipian, hainitz guti eta hango arrotz baitziren.
13. Eta jendaqui batetic bercera ibili ciren, eta erresuma batetic berce populu batera.
14. Etzuen guiçon bat utzi hequiei bidegabe eguitera, eta hequien ariaz açurriatu cituen erregueac.
15. Berautzue ene cristoric uqui; berautzue ene profeten gainean malçurqueriaric erabilcetic.
16. Eta gosetea deithu çuen lurraren gainera, eta oguiari kendu çaroen bere indarra.
17. Hequien aitzinean igorri çuen guiçon bat: Josep gathibutzat içan cen saldua.
18. Gatheetan hestutuac içan ciren haren oinac, eta burdinac cilhatu cioen arima,
19. Haren hitza bethetzera ethor cedin arteo. Jaunaren solasac sutu çuen;
20. Erreguec bidali çuen haren gana eta libratu çuen; populuen buruçaguiac camporat atheratu çuen.
21. Eçarri çuen bere etcheco nausi, eta bere içate gucien buruco,
22. Erresumaco aitzindariac argui cetzan bera beçala, eta çaharrei umotasuna irakats cioçoten.