1. Lauda Jauna. Aithor emoçue Jaunari, eta dei eguioçue haren icenari; populuetan eçagutaraz çatzue haren eguincariac.
2. Gorets çaçue çuen cantu musicaco tresnetan; eçagutaraz çatzue haren sendagaila guciac.
3. Lauda çaçue haren icen saindua; goihera bedi Jauna bilhatzen dutenen bihotza.
4. Bilha çaçue Jauna, eta indar har çaçue; bilha çaçue bethi haren beguithartea.
5. Orhoit çaitezte eguin dituen gauça ederresgarriez, haren sendagailez eta haren ahoco erabaquiez,
6. Haren cerbitzari, Abrahamen haurrac; haren hautetsi, Jacoben umeac.
7. Hura da gure Jainco Jauna; haren erabaquiac lur guciaren gainera hedatzen dira.
8. Orhoitu da bethi bere batasunaz, mila guiçalditan bethetzeco eman duen hitzaz;
9. Abrahami eguin aguinçaz, eta Isaaquequilaco bere cinaz.