1. Lauda Jauna. Aithor emoçue Jaunari, eta dei eguioçue haren icenari; populuetan eçagutaraz çatzue haren eguincariac.
2. Gorets çaçue çuen cantu musicaco tresnetan; eçagutaraz çatzue haren sendagaila guciac.
3. Lauda çaçue haren icen saindua; goihera bedi Jauna bilhatzen dutenen bihotza.
4. Bilha çaçue Jauna, eta indar har çaçue; bilha çaçue bethi haren beguithartea.
5. Orhoit çaitezte eguin dituen gauça ederresgarriez, haren sendagailez eta haren ahoco erabaquiez,
6. Haren cerbitzari, Abrahamen haurrac; haren hautetsi, Jacoben umeac.
7. Hura da gure Jainco Jauna; haren erabaquiac lur guciaren gainera hedatzen dira.
8. Orhoitu da bethi bere batasunaz, mila guiçalditan bethetzeco eman duen hitzaz;
9. Abrahami eguin aguinçaz, eta Isaaquequilaco bere cinaz.
10. Eta hura leguetan eman dio Jacobi, eta bethico patutan Israeli,
11. Cioelaric: Emanen darotzut Canaango lurra, çure primança içanen da hura;
12. Noiz-ere molcho ttipian, hainitz guti eta hango arrotz baitziren.
13. Eta jendaqui batetic bercera ibili ciren, eta erresuma batetic berce populu batera.
14. Etzuen guiçon bat utzi hequiei bidegabe eguitera, eta hequien ariaz açurriatu cituen erregueac.
15. Berautzue ene cristoric uqui; berautzue ene profeten gainean malçurqueriaric erabilcetic.
16. Eta gosetea deithu çuen lurraren gainera, eta oguiari kendu çaroen bere indarra.