17. Xoriec hequietan eguinen dituzte ohanceac. Amiamocoaren etchea da orotaric gorena.
18. Mendi gorac orenençat dira, harriac sagarroien ihes-lekuac.
19. Ilharguia eguin duçu, demboren erakusteco; iguzquiac badaqui noiz etzan.
20. Ilhumbeac eçarri ditutzu, eta gaua eguin da; gauaz dabilça oihaneco abere guciac;
21. Lehoincumeac orroaz daude beren pusca beharrez, eta Jaincoari galdatzen diote jatecoa.
22. Iguzquia ilkitzen da; bilcen dira eta beren etzan-lekuetan jarcen.
23. Guiçona orduan atheratzen da bere lanera eta eguitecora arrats arteo.
24. Ceinen diren ederresgarri, Jauna, çure obrac! Çuhurciarequin eguin ditutzu guciac: lurra bethea da çure onguiez.