10. Ithurriac igorcen ditutzu haranac gaindi, eta urac iragaiten dira mendi artetaric.
11. Bazterretaco abere guciec hetaric edaten dute; basastoac, beren egarrian, hequien beguira daude.
12. Ceruco hegastinac hequien gainean egoten dira; harrien erditic cantatzen dute.
13. Mendiac urztatzen ditutzu beren gain-aldeetaric; lurra asetzen da çure escuetaricaco fruituz.
14. Sorhoa sorrarazten duçu aciendençat eta belharrac guiçonaren cerbitzuco; Lurretic atheratzen ditutzu oguia,
15. Eta arnoa, guiçonaren bihotza harrotzen duena; Olioa beguithartea arraitzen duena, eta oguia, guiçonaren bihotza hazcarcen duena.
16. Bazterretaco çuhaitzac eta Libango cedroac, çuc landatu ditutzunac, nasaiqui hacico dira;
17. Xoriec hequietan eguinen dituzte ohanceac. Amiamocoaren etchea da orotaric gorena.