Psalmoac 103:1-7 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Dabidi berari.       Ene arima, benedica çaçu Jauna. Jainco Jauna, handizqui çare goretsia. Ospez eta edertasunez inguratu çare;

2. Arguiz jauncia çare soineco batez beçala.       Cerua larru-olha bat beçala hedatu duçu;

3. Haren gain-aldeac urez estali ditutzu;       Hedoiaren gainera igaiten çare; ibilcen çare haiceen hegalen gainean;

4. Çure aingueruac eguiten ditutzu haicearen pare, eta çure manu-bethetzaileac su erregarria beçala;

5. Lurra asentatu duçu bere asentuaren gainean, eta ez da menderen mendetan makurtuco.

6. Lecea çuen jauncitzat soineco baten pare; urec estalcen cituzten mendiac.

7. Ihes eguin dute çure larderiaren aitzinean; çure ihurçuriaren burrumbac ikaratu ditu.

Psalmoac 103