Psalmoac 101:4-21 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

4. Ceren kea beçala iraungui baitira ene egunac, eta xixquila beçala idortu ene heçurrac.

5. Ihartu naiz belharra beçala, eta kabartu da ene bihotza, ceren ene oguiaren jatea ahanci baitut.

6. Ene auhenen auhenez, ene heçurra bat eguin da ene haraguiarequin.

7. Eguin naiz mortuco pelicanoaren idurico, eta bilhacatu naiz hunça bere cilhoan beçala.

8. Loa galdu dut eta eguin naiz etchexori bakarra hegazteguian beçala.

9. Egun gucian erançunca hari çarozquidan ene etsaiac, eta laudatzen nindutenec, ene contra cin eguiten çuten.

10. Hautsa jaten nuen oguia beçala, eta ene nigarrarequin nahastecatzen nuen ene edaria,

11. Çure gaitziduraren hasarrea gatic; ceren goratu nauçun ondoan, eragotzi bainauçu.

12. Ene egunac beheititu dira itzala beçala, eta neroni belharra beçala naiz ihartu.

13. Çuc ordean, Jauna, badirauçu bethi gucian, eta çure omena hedatzen da guiçamende orotara.

14. Jaiquico çare, Jauna; urricalduco çaizquio Sioni; ceren ethorria baita ordua, hartaz urricalceco ordua;

15. Alabainan çure cerbitzariec maithatu dituzte hartaco harriac, eta urricari içanen dute hango lurra.

16. Jendaiac, Jauna, çure icenaren, eta lurreco erregue guciac çure ospearen beldur içanen dira;

17. Jaunac berritu duelacotz Sion, eta aguerturen baita bere ospearen erdian.

18. Beguiratu dio aphalen othoitzari eta ez du erdeinatu hequien errequeia.

19. Iscribatuac içan beitez horiec berce guiçaldiarençat, eta sorthuco den populuac laudatuco du Jauna;

20. Ceren bere leku saindu goratic arthiqui baitu beguia; Jaunac cerutic beguiratu dio lurrari,

21. Gathibuen auhenen ençuteco, hilac içan direnen umeen libratzea gatic;

Psalmoac 101