1. Beharraren othoitza, gogo-behartua ditaqueenean, eta Jaunaren aitzinean bere othoitza ixurcen duenean.
2. Jauna, ençun çaçu ene othoitza eta hel bequiçu ene deihadarra.
3. Ez beçaçu ene ganic aldara çure beguithartea, eta edocein orduz eror nadien hesturan, ene alderat makur çaçu çure beharria. Edocein orduz dei eguin deçaçudan, ençun neçaçu laster;
4. Ceren kea beçala iraungui baitira ene egunac, eta xixquila beçala idortu ene heçurrac.
5. Ihartu naiz belharra beçala, eta kabartu da ene bihotza, ceren ene oguiaren jatea ahanci baitut.
6. Ene auhenen auhenez, ene heçurra bat eguin da ene haraguiarequin.
7. Eguin naiz mortuco pelicanoaren idurico, eta bilhacatu naiz hunça bere cilhoan beçala.
8. Loa galdu dut eta eguin naiz etchexori bakarra hegazteguian beçala.