Oseeren Profecia 9:1-5 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Ez boz, Israel; ez jauz populuac beçala; ceren lohiqueriac urrundu baitzaitu çure Jaincoaren ganic; sariaren irritsac erabili çaitu, çure larrainac gaindituren cirelacoan oguiz.

2. Larrainac eta lacoac ez dituzte hacico, eta guetur eguinen diote arnoac.

3. Ez dire Jaunaren lurrean egonen: Eguiptora itzuli da Efraim; eta Asiriarren erdian janen ditu haragui lohiac.

4. Jaunari ez diote arnozco libacioneric eguinen, eta ez dire haren gogaraco içanen; hequien sacrificioac içanen dire deithoraçaleen oguia iduri; hartaric janen duten guciac kutsutan sarthuco baitire; ecen bicitzeco dute beren oguia eta hartaric ez da Jaunaren etchean sarthuren.

5. Cer eguinen duçue besta-buru egunean, Jaunaren besta-egunean?

Oseeren Profecia 9