10. Eta Israelec bere burgoiqueria içanen du bere beguien aitzinean beheititua; eta horien gucien gatic, ez dire beren Jainco Jauna gana bihurtu, eta ez dute hura bilhatu.
11. Efraim bilhacatu da uso xoro, bihotzgabe baten idurico: deithu du Eguiptoa, Asiriarretara goan da.
12. Eta goan direneco, hequien gainera hedaturen dut ene sarea; eragotziren ditut ceruco xori bat beçala; joco ditut, hequien baldarnac aditu dixiduen arabera.
13. Çorigaitz hequiei, ceren urrundu diren ene ganic; larrutuac içanen dire, ceren ene contra eguin baitute bekatu; eta nic berrerosi ditut; eta hequiec, gueçurrac erabili dituzte ene contra.
14. Ez dute ene gana oihu eguin beren bihotzean, bainan orroaz çauden beren oheetan: Arnoz eta oguiz çuten amets, urrundu dire ene ganic.