10. Eta janen dute, eta ez dire aseco; erori dire lohiqueriara, eta ez dire baratu; ceren utzi baitute Jauna, ez beguiratuz haren leguea.
11. Lohiqueriac, arno eta hordiqueriac kencen dute adimendua.
12. Ene populuac çurari galdatu dio ethorquiçunaz, eta bere makilac erran dio gueroa: alabainan lohiqueriaco izpirituac enganatu ditu, eta beren Jaincoa utziric, berceequin kutsatu dire.
13. Mendi-cascoetan eguiten cituzten sacrificioac, eta isensua erretzen çuten munho gainetan, haritzen, çurxurien eta tirrimintinen azpian, ceren goço baitzitzaioten hequien itzala: horren gatic lohiquerian ibilico dire çuen alabac, eta berceequin kutsatuco dire çuen emazteac.
14. Ez naiz bilhaturen çuen alaben gainean, lohiquerian sarthu ditazqueenean, ez-eta çuen emazteen gainean berceequin kutsatu ditazqueenean; ceren cerorrec lilitchoequin balsatzen, eta emaguiçonequin sacrificio eguiten hari baitzarete. Populu burugabea, çafratua içanen da.