2. Eta emaztea erosi nuen hamaborz cilharrezcotan, eta coro bat eta erdi garagarretan.
3. Eta erran nioen: Asco egunez iguriquiren nauçu, eta etzare liçunduren, ez-eta guiçonquiarequin kutsaturen; aldiz nic ere iguriquiren çaitut.
4. Ecen Israelgo semeac asco egunez içanen dire erregueric eta buruçaguiric gabe, sacrificioric eta aldareric gabe, ephodoric eta theraphimic gabe.
5. Eta guero Israelgo umeac itzuliren dire, eta bilhaturen dituzte beren Jainco Jauna eta Dabid beren erreguea; eta egunen ondarrean ikararequin beguiraturen diote Jaunari, eta haren ganicaco onguiari.