5. Samariarrec adoratu dute Bethabengo behia; populua nigarrez guelditu da bere behiaren minez, ceren haren ganic bercetara duten eraman behi hura, ceinaren gainean bozten baitziren haren çainçaileac, harec çuen ospea gatic.
6. Ecen Asiriara eramana içan da hura, erregue asperçaileari emaitzetan; ahalqueac atzemanen du Efraim, eta Israelec ahalque gorria atheraturen du bere nahiquerietaric.
7. Samariac sunsiaraci du bere erreguea, harrapoa uraren gainean beçala.
8. Eta xahutuac içanen dire idolençateco leku gorac, Israelen bekatua. karlotchac eta astakarloac iganen dire hequien aldare gainetan, eta berec erranen diote mendiei: Estal gaitzatzue; eta munhoei: Eror çaitezte gure gainera.
9. Gabaaco egunetaric, bekatuan ibili da Israel; han guelditu dire: ez da, Gabaan eguin cen beçala, gudua erorico tzarqueriaco umeen gainera.
10. Açurriaturen ditut ene lehien arabera; populuac bilduco dire hequien contra, noiz-etare açurriatuac içanen baitire beren bi gaixtaquerien gatic.