Oseeren Profecia 10:1-4 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Aihen ederretaco mahasti bat cen Israel; adarren bardin, bethetzen cen mahatsez; bere fruituqueta gaitzaren arabera, bethe da aldarez; bere lurreco goritasunaren neurrira, goritu da jaincomoldez.

2. Erdizcatua da hequien bihotza; orai dire galduco. Jaunac xehacaturen ditu hequien jaincomoldeac; eragotziren ditu hequien aldareac.

3. Orai erranen dute: Erregueric ez dugu; ez gare ecen Jaunaren beldur içatu; eta cer eguinen darocu erregue batec?

4. Erabil çatzue ikuspen alfer batzuetaco solasac, eta patuac jo çatzue: Jaunaren juiamendua çuen landetaco hildoetan ilkico da belhar karatsa beçala.

Oseeren Profecia 10