Oseeren Profecia 1:6-11 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

6. Eta Gomer içorra guerthatu cen oraino, eta alaba batez erdi cen. Eta Jaunac erran cioen Oseeri: Deith çaçu Urricarigabea; ceren ez bainatzaio guehiago urricalduren Israelgo etcheari, bainan ahanzpenez baitut ahanciren.

7. Eta Judaco etcheari urricalduren natzaio, eta salbaturen ditut beren Jainco Jaunaz, eta ez arrambelaz, ezpataz eta guerlaz, ez-etare çaldiez eta çaldizcoez.

8. Eta Oseec bulharretic higüindu çuen bere alaba, Urricargabea deitzen cena. Eta amatu eta seme batez erdi cen.

9. Eta Jaunac erran cioen Oseeri: Deith çaçu Ez-ene-populua; ceren ez baitzarete guehiago içanen ene populua, ez-eta ni ere çuen Jaincoa.

10. Eta Israelgo umeen nombrea içanen da itsasoco legarra beçala, ceina ez baititaque ez neurt, ez konda. Eta non-ere erran baitzaiote: Etzarete çuec ene populua; erranen çaiote: Jainco bici aren umeac çarete.

11. Eta Judaco eta Israelgo umeac batera bilduren dire; eta beren gainean buruçagui bakar bat eçarriren dute, eta lurretic alchaturen dire; ceren handia baita Jezrahelgo eguna.

Oseeren Profecia 1