Nombreac 8:13-20 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

13. Guero ekarrico dituçu lebitarrac Aaronen eta bere semeen aitzinera, eta Jaunari escainiric, consecratuco dituçu,

14. Eta Israelgo semeen ganic berecico dituçu, eneac içan ditecençat;

15. Eta guero batasuneco tabernaclean sarthuco dira ene cerbitzatzeco. Horrela xahutuco eta consecratuco dituçu escaincetan Jaunari: ceren emaitzetan emanac içan çaizquitan niri Israelgo semeez.

16. Hartu ditut Israelen amaren sabela lehenic idequitzen duten gucien orde.

17. Eneac dira ecen Israelgo semeen lehen-sortuac oro, nahiz guiçonetaricacoac, nahiz abereetaricacoac. Hequiec enetzat sainduetsi ditut, lehen-sorthu guciac Eguiptoco lurrean jo içan ditudan egunetic:

18. Eta lebitarrac hartu ditut Israelgo lehen-sorthu gucien orde:

19. Eta emaitzaz eman ditut, populuaren erditic, Aaroni eta bere semeei, Israelen orde cerbitza neçatençat batasuneco tabernaclean, eta othoitz eguin deçatençat hequiençat, beldurrez-eta gaitza eror dadien populura, ausartatzen balitz sainduteguiari hurbilcera.

20. Eta Moisec, Aaronec eta Israelgo semeen oste guciac lebitarren gainean eguin çuten, Jaunac Moisi manatu cioena:

Nombreac 8