68. Urhezco xurrutto bat, hamar siclo phisu cituena, isensuz bethea;
69. Idi bat arthaldetic, ahari bat, eta urtheco bildots bat, holocaustetan;
70. Aker bat bekatuarençat;
71. Eta baquezco bitimatzat, bi idi, borz ahari, borz aker, eta borz bildots urthecoac: hori içan cen Ahiecer, Amisadairen semearen escainça.
72. Hamecagarren egunean, Aserren semeen aitzindariac, Pheguiel, Ocranen semeac
73. Escaini cituen cilharrezco azpil bat, ehun eta hogoi eta hamar siclo phisu cituena, cilharrezco unci bat, hirur hoguei eta hamar siclo cituena sainduteguico phisura, biac irin cethabatuz betheac, olioz bustiric, sacrificioco;
74. Urhezco xurrutto bat, hamar siclo phisu cituena, isensuz bethea;
75. Idi bat arthaldetic, ahari bat, eta urtheco bildots bat, holocaustetan;
76. Aker bat bekatuarençat;
77. Eta baquezco bitimatzat, bi idi, borz ahari, borz aker, eta borz bildots urthecoac: hori içan cen Pheguiel, Ocranen semearen escainça.
78. Hamabigarren egunean, Nefthaliren semeen aitzindariac, Ahira, Enanen semeac
79. Escaini cituen cilharrezco azpil bat, ehun eta hogoi eta hamar siclo phisu cituena, cilharrezco unci bat, hirur hogoi eta hamar siclo cituena sainduteguico phisura, biac irin cethabatuz betheac, olioz bustiric, sacrificioco;
80. Urhezco xurrutto bat, hamar siclo phisu cituena, isensuz bethea;
81. Idi bat arthaldetic, ahari bat, eta urtheco bildots bat, holocaustetan;
82. Aker bat bekatuarençat;
83. Eta baquezco bitimatzat, bi idi, borz ahari, borz aker, eta borz bildots urthecoac: hori içan cen Ahira, Enanen semearen escainça.
84. Israelgo semeen aitzindariez horiec içan ciren escainiac aldarearen dedicacionean, aldarea consecratua içan cen egunean: hamabi azpil cilharrezco, hamabi unci cilharrezco, eta hamabi xurrutto urhezcoac;
85. Azpil bakarrac ehun eta hogoi eta hamar cilharrezco siclo cituen beçala, eta unciac hirur hogoi eta hamar siclo: erran nahi baita cilharrezco unci guciec batean bacituztela bi mila eta laur ehun siclo, sainduteguico phisura;
86. Hamabi urhezco xurrutto isensuz betheac, hamarna siclo çutenac, sainduteguico phisura: erran nahi baita batean ehun eta hogoi urhezco siclo;
87. Hamabi idi arthaldetic holocaustetaco, hamabi ahari, hamabi bildots urthecoac eta beren libacioneac; hamabi aker bekatuarençatecoac.