30. Israelgo semeen pharte erditic ere hartuco duçu berrogoi eta hamargarren burua guiçonetaric, idietaric, astoetaric, ardietaric eta acienda gucietaric, eta emanen diozcatzuete Jaunaren tabernaclearen çain daudecin lebitarrei.
31. Eta Moisec eta Eleaçarrec eguin çuten Jaunac manatu beçala.
32. Bada, armadac harrapatu buluzquina içan cen sei ehun eta hirur hogoi eta hamaborz mila ardi,
33. Hirur hogoi eta hamabi mila idi,
34. Hirur hogoi eta bat mila asto,
35. Eta guiçona eçagutu etzuten nescatchetaric hogoi eta hamabi mila arima.
36. Eta guduan içatu cirenei emana içan cen erdia, hirur ehun eta hogoi eta hamaçazpi mila eta borz ehun ardi,
37. Ceinetaric Jaunaren phartetzat kondatu ciren sei ehun eta hirur hogoi eta hamaborz ardi;
38. Eta hogoi eta hamasei mila iditaric, hirur hogoi eta bi idi;
39. Hogoi eta hamar mila eta borz ehun astotaric, hirur hogoi eta bat asto;
40. Hamasei mila nescatchetaric, hogoi eta hamabi erori ciren Jaunaren pharte.
41. Eta Moisec Eleaçar apheçari Jaunaren picainen nombrea eman cioen. manatua citzaioen beçala,
42. Israelgo seme guduan içatu cirenei bereci cioten pharte erditic.
43. Eta gaineraco osteari erori pharte erditic, erran nahi da hirur ehun eta hogoi eta hamaçazpi mila eta borz ehun arditaric,
44. Hogoi eta hamasei mila iditaric,
45. Hogoi eta hamar mila eta borz ehun astotaric,
46. Eta hamasei mila nescatchetaric,
47. Moisec hartu çuen berrogoi eta hamargarren burua, eta eman Jaunaren tabernaclearen çain çauden lebitarrei, Jaunac manatu beçala.
48. Eta armadaco buruçaguiec, eta mila guiçonen eta ehun guiçonen aitzindariec, Moisen gana hurbilduric, erran cioten: