Nombreac 3:1-7 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Huna Aaronen eta Moisen ondocoac, Jauna Moisi Sinaico mendian minçatu içan cen egunean.

2. Eta hautchec dira Aaronen semeen icenac: Nadab haren seme çaharrena, guero Abiu, eta Eleaçar, eta Ithamar.

3. Horiec dira icenac Aaronen Seme aphecenac, ceinac içan baitziren gançutuac, eta ceinen escuac içan baitziren betheac eta consecratuac apheztasuneco eguimbideen bethetzecotzat.

4. Hil içan ciren bada haurric gabe Nadab eta Abiu, su atzea Jaunaren aitzinean escaincen çutelaric Sinaico mortuan: Eleaçarrec eta Ithamarrec apheztasuneco eguimbideac bethe cituzten beren aita Aaronen aitzinean.

5. Eta Jauna Moisi minçatu cen, cioelaric:

6. Hurbilaraz çaçu Lebiren leinua eta jarraraz çaçu Aaron apheçaren aitzinean, cerbitza deçaten eta çain egon ditecençat,

7. Eta beguira detzaten, populuac lekucotasuneco tabernaclearen aitzinean bihurtu behar dituen ohorei deratchicoten guciac,

Nombreac 3