Nombreac 27:3-15 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

3. Gure aita mortuan hil da; etzen Jaunaren contra, Core buruco, biztua içan cen bihurrialdian, bainan bere bekatuan hil da. Ez du semeric içatu. Certaco galduco da haren icena haren familiatic, ez duelacotz semeric içan? Iguçue guri ere ontasun çathi bat gure aitaren ahaideen artean.

4. Eta Moisec erakarri çuen hequien eguitecoa Jaunaren erabaquira.

5. Eta Jaunac erran cioen:

6. Gauça çucena galdeguiten dute Salphaaden alabec: emoçuete ontasun bat beren aitaren ahaideen artean, eta haren ondotic haren ondore içan beitez.

7. Bada, hau erroçuete Israelgo semeei:

8. Guiçon bat hilcen denean semeric gabe, haren ondoregoa iraganen da haren alabara.

9. Alabaric ez badu, anaiac içanen ditu ondore.

10. Anaiaric ere ez badu, ondoregoa emanen dioçuete aitaren anaiei.

11. Bainan aita-aldeco osabaric ez badu, ondoregoa haren ahaide hurbilenei emana içanen çaiote: eta hau saindu iduquia içanen da Israelgo semeez, bethi gucico leguetan, Jaunac Moisi manatu dioen beçala.

12. Halaber erran cioen Jaunac Moisi: Abarimgo mendi hortara igan çaite, eta hortic beguiets çaçu Israelgo semeei ematera nihoacoeten lurra.

13. Eta hura ikusi duqueçunean, çu ere çure populura goanen çare, çure anaia Aaron goan içan den beçala:

14. Ceren damu eguin darotaçuen Sineco mortuan, populuaren jaçargoco orduan, eta haren aitzinean ez nauçuen sainduetsi nahi içatu uren gainean: hequiec dira Jaçargoaco urac Cadesen, Sineco mortuan.

15. Moisec ihardetsi cioen:

Nombreac 27