8. Phaluren semea Eliab.
9. Hunen semeac, Namuel, eta Dathan, eta Abiron; hauquiec dira Dathan eta Abiron populuco aitzindari, Moisen eta Araronen contra jaiqui cirenac Coreren bihurritzan, Jaincoaren contra bihurtu cirenean:
10. Eta lurrac ahoa idequiz iretsi çuen Core, asco hilcen cirelaric, suac berrehun eta berrogoi eta hamar guiçon erre cituenean. Eta sendagaila handi bat guerthatu cen,
11. Non Core galcean, haren semeac ez baitziren galdu.
12. Simeonen semeac beren ahaidegoca: Namuel, hunen ganic Namueltarren familia; Jamin, hunen ganic Jamintarren familia; Jaquin, hunen ganic Jaquintarren familia;
13. Çare, hunen ganic Çaretarren familia; Saul, hunen ganic Saultarren familia.
14. Horiec dira Simeonen erroticaco familiac, ceinen nombre gucia içan baitzen hogoi eta bi mila eta berrehun.
15. Gaden semeac beren ahaidegoca: Sephon, hunen ganic Sephontarren familia; Agui, hunen ganic Aguitarren familia; Suni, hunen ganic Sunitarren familia;
16. Ozni, hunen ganic Oznitarren familia; Her, hunen ganic Hertarren familia;
17. Arod, hunen ganic Arodtarren familia; Ariel, hunen ganic Arieltarren familia.
18. Horiec dira Gaden familiac, ceinen nombre gucia içan baitzen berrogoi eta borz mila eta borz ehun.
19. Judaren semeac, Her eta Onan, biac Canaango lurrean hil cirenac.
20. Judaren berce semeac beren ahaidegoca: Sela, ceina ganic Selatarren familia; Phares, ceina ganic Pharescarrenfamilia; Çare, ceina ganic Çaretarren familia.
21. Eta Pharesen semeac: Hefron, ceina ganic Hefrontarren familia; eta Hamul, ceina ganic Hamultarren familia.
22. Horiec dira Judaganicaco familiac, ceinen nombrea içan baitzen hirur hogoi eta hamasei mila eta borz ehun.
23. Isacarren semeac beren ahaidegoca: Thola, ceina ganic Tholatarren familia; Phua, ceina ganic Phuatarren familia;
24. Jasub, ceina ganic Jasubtarren familia; Semran, ceina ganic Semrantarren familia.
25. Horiec dira Isacarganicaco familiac, ceinen nombrea içatu baitzen hirur hogoi eta lau mila eta hirur ehun.