7. Horiec dira Errubenen erroticaco familiac, ceinen nombrea kausitu baitzen berrogoi eta hirur mila çazpi ehun eta hogoi eta hamar.
8. Phaluren semea Eliab.
9. Hunen semeac, Namuel, eta Dathan, eta Abiron; hauquiec dira Dathan eta Abiron populuco aitzindari, Moisen eta Araronen contra jaiqui cirenac Coreren bihurritzan, Jaincoaren contra bihurtu cirenean:
10. Eta lurrac ahoa idequiz iretsi çuen Core, asco hilcen cirelaric, suac berrehun eta berrogoi eta hamar guiçon erre cituenean. Eta sendagaila handi bat guerthatu cen,
11. Non Core galcean, haren semeac ez baitziren galdu.
12. Simeonen semeac beren ahaidegoca: Namuel, hunen ganic Namueltarren familia; Jamin, hunen ganic Jamintarren familia; Jaquin, hunen ganic Jaquintarren familia;
13. Çare, hunen ganic Çaretarren familia; Saul, hunen ganic Saultarren familia.
14. Horiec dira Simeonen erroticaco familiac, ceinen nombre gucia içan baitzen hogoi eta bi mila eta berrehun.
15. Gaden semeac beren ahaidegoca: Sephon, hunen ganic Sephontarren familia; Agui, hunen ganic Aguitarren familia; Suni, hunen ganic Sunitarren familia;
16. Ozni, hunen ganic Oznitarren familia; Her, hunen ganic Hertarren familia;