Nombreac 26:46-65 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

46. Sara cen Aserren alabaren icena.

47. Horiec dira Aserrenganicaco ahaidegoac, eta hequien nombrea berrogoi eta hama hirur mila eta laur ehun.

48. Nefthaliren semeac beren ahaidegoca: Jesiel, ceina ganic Jesieltarren familia; Guni, ceina ganic Gunitarren familia;

49. Jefer, ceina ganic Jefertarren familia; Selem ceina ganic Selemtarren familia.

50. Horiec dira Nefthaliren semeen ahaidegoac beren familiaca: hequien nombrea berrogoi eta borz mila eta laur ehun.

51. Hau da kondatuac içatu ciren Israelen semeen nombre osoa, sei ehun eta bat mila çazpi ehun eta hogoi eta hamar.

52. Eta Jauna Moisi minçatu cen, cioelaric:

53. Horiei goçatzera çathituco çaioete lurra icenen nombre arauca.

54. Guehienic direnei emanen dioçute çathi handiagoa, eta gutienei ttipiagoa: bakotchari goçatzera emanen çaio orai eguin den konduaren arabera:

55. Halaco moldez bizquitartean, non çorteac berecico baitiote aurkinça leinuei eta familiei

56. Cer-ere uquituco baitu çorteac, hura hartuco dute nahiz guehienec, nahiz gutienec.

57. Halaber hau da Lebiren semeen nombrea beren familiaca: Jerson, ceina ganic Jersondarren familia; Caath, ceina ganic Caatharren familia; Merari, ceina ganic Meraritarren familia.

58. Hauquiec dira Lebiren familiac: Lobniren familia, Hebroniren familia, Moholiren familia, Musiren familia, Coreren familia. Bada, Caathec içatu çuen Amram,

59. Ceinac emaztetzat içatu baitzuen Jocabed, Lebiren alaba, Eguipton sorthu citzaioena. Hunec eman ciozcan Amram bere senharrari haurrac, Moise eta Aaron, eta Maria hequien arreba.

60. Aaronen ganic atheratu ciren Nadab, Abiu, Eleaçar eta Ithamar,

61. Ceinetaric Nadab eta Abiu hil baitzuen, su atzea Jaunaren aitzinean escaini çutenean.

62. Eta kondatuac içan ciren guciac helcen ciren hogoi eta hirur mila guiçonquietara, hilabethe batetacoac eta goiticoac: ecen etziren kondatuac içatu Israelgo semeen artean, eta etzitzaioeten berceequin lurric eman.

63. Hori da Israelgo semeen nombre Moisec eta Eleaçar apheçac atheratua Moabeco celhaietan, Jordane gainean, Jericoren parrean.

64. Hequien artean etzen batere içatu Moisec eta Aaronec lehenago Sinaico mortuan kondatu cituztenetaric.

65. Jaunac ecen aitzinetic erran çuen mortuan hilen cirela guciac. Hequietaric nihor etzen guelditu, lecat Caleb Jephonen semea, eta Josue Nunen semea.

Nombreac 26