Nombreac 24:15-20 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

15. Berriz profeta-minçoa harturic, erran çuen: Dio Balaamec, Beorren semeac; dio beguia tapatua duen guiçonac;

16. Dio Jaincoaren solasen ençuleac, Guciz-Goraren gogoa eçagutzen duenac, Guciz-Ahaldunaren aguerpenac ikusten dituenac, beguiac idequi çaizcoenac erorcean:

17. Ikusiren dut hura, bainan ez orai; beguira egonen natzaio, bainan ez laster. Içar bat ilkico da Jacoben ganic eta aldasca bat atheratuco da Israelen ganic; eta joco ditu Moaben aitzindariac, eta larrutuco Sethen seme guciac.

18. Idumea harena içanen da; Seirren lurra bere etsaien escuetara erorico da: eta Israelec indar handia eguinen du.

19. Jacoben ganic atheratuco da nausi jarrico dena, eta hiriaren ondarrac xahutuco dituena.

20. Eta Amalec ikustearequin, Balaamec profeta-minçoa hartuz, erran çuen: Amalec jendaien buruçaguia, ceina azquenean galduco baita.

Nombreac 24