1. Eta handic goanic, campatu ciren Moaben celhaietan, non Jordanez haindian jarria baita Jerico.
2. Bainan Balaquec, Sephorren semeac, ikustenez Israelec Amorhearrari eguin ciozcan guciac,
3. Eta Moabitarrac haren beldur handi cirela, eta ecin jasanen çutela haren oldarra,
4. Erran cioten Madiango çaharrei: Populu horrec hala xahutuco ditu gure muguetan daudecin guciac, nola idiac belharra erroetaraino baitu murrizten. Hura bera cen orduan erregue Moaben.
5. Mandatariac igorri cituen beraz Balaami, Beorren seme aztiari, ceina egoten baitzen Amonen semeen lurreco hibai-heguian, erakar ceçatençat eta erran ceçoten: Huna Eguiptotic non ilki den populu bat, ceinac estali baitu lurraren gaina, campatzen dela ene parrean.