Nombreac 21:24-34 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

24. Israelec iragan çuen ezpataren ahoan, eta haren lurraz nausitu cen Arnonetic Jeboqueraino eta Amonen semeen eremuraino: ecen Amontarren mugac gogorqui çainduac ciren.

25. Israelec hartu cituen beraz Sehonen hiri guciac, eta egoitza eguin çuen Amorhearren hirietan, erran nahi da Hefebonen, eta Hefebongo herrietan.

26. Hefebongo hiria cen Sehonena, Amorhearren erreguearena, ceinac guducatu baitzuen Moabeco erregue, eta hartu harempeco eremu gucia Arnoneraino.

27. Horren gatic da erran çaharra: Çatozte Hefebonera, lurretic xuti eta osa bedi Sehonen hiria.

28. Sua atheratu da Hefebonetic, garra Sehonen hiritic, eta iretsi ditu Ar Moabitarrena eta Amongo bizcarretan çaudenac.

29. Çorigaitz hiri, Moab! galdu haiz, Camosen populua. Camosec ihes igorri ditu haren semeac eta alabac gathibu eman Sehoni, Amorhearren erregueari.

30. Hefebonetic Dibonera sunsitu da Moabitarren uztarria: lehertuac goan dira Nophera eta Medabaraino.

31. Israelec egoitza eguin çuen beraz Amorhearren lurrean.

32. Eta Moisec guiçonac bidali cituen Jacerren ikulcatzera, eta hartu cituzten hango herriac, eta egoiliarrez jabetu ciren.

33. Guero bazterrerat eguin çuten Basango bideaz, eta atheratu citzaioeten Og, Basango erregue, bere populu guciarequin, Edraien gudu ematera.

34. Eta Jaunac erran cioen Moisi: Ez içan horren beldur, ceren çure escura arthiqui baititut hori eta horren populua eta lurra; eta horri eguinen dioçu eguin duçuna Sehoni Amorhearren erregue, Hefebonen egoten cenari.

Nombreac 21