1. Jauna Moisi eta Aaroni minçatu cen, erraten ciotelaric:
2. Israelgo semeac batasuneco tabernaclearen inguruan campatuco dira, cein beren andanetan, eçagutgailuca, banderaca eta ahaidegoen etcheca.
3. Judac iguzqui-sorthaldera landatuco ditu bere olhac, bere armadaco araldeen arabera; eta haren umeen aitzindari içarien da Nahason, Aminadaben semea.
4. Eta haren odoleco guerla-guiçonen molço gucia helcen da hirur hogoi eta hamar mila eta sei ehunetara.
5. Haren aldean campatuco dira Isacarren leinucoac, ceinen aitzindari içanen baita Nathanael, Suarren semea:
6. Eta hequietaco guerla-guiçonen andana gucia helcen da berrogoi eta hamalau mila eta lau ehunetara.
7. Eliab, Helonen semea, aitzindari içanen da Çabulonen leinuan.
8. Eta odol hartaco gudularien armada gucia helcen da berrogoi eta hamaçazpi mila eta lau ehunetara.