Nombreac 18:20-27 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

20. Eta Jaunac erran cioen Aaroni: Israelgo semeen lurrean etzarete deuseren jabe içanen, eta hequien artean ez duçue çathiric içanen: ni naiz çure çathia eta ondoretasuna Israelgo semeen erdian.

21. Lebiren semeei ordean berençat eman diozcatet Israelgo hamarren guciac, batasuneco tabernaclean eguiten darotedan cerbitzuaren sari;

22. Israelgo semeac ez ditecen guehiago tabernacleari hurbil, eta ez deçaten eguin herioa dakarquen bekatua;

23. Bainan Lebiren semeec bakarric cerbitza neçaten tabernaclean, eta egar detzazten populuaren bekatuac: legue hori bethicotzat içanen da çuen ondocoetan. Ez dira berme deuseren jabe içanen;

24. Asquico içanen çaizcote hamarrenac, ceinac hequien behar eta premietaco bereci baititut.

25. Eta Jauna hunela minçatu cen Moisi:

26. Lebitarrei mana çoçute eta erran: Israelgo semeen escutic hartuco ditutzuenean nic çuei emanicaco hamarrenac, hequien picainac escainico diozquitzue Jaunari, erran nahi da hamarrenen hamargarrena,

27. Hala larrainetaco nola lacoetaco picainçat iduquiac içan daquitzuençat;

Nombreac 18