Nombreac 14:30-43 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

30. Etzarete, Caleb Jephonen semeaz, eta Josue Nunen semeaz landan, sarthuco lur hortan, ceinaren gainean alchatu bainuen ene escua horco egoiliar eguinen cintuztedala.

31. Bainan çuen haur xumeac, ceinen gatic erran baituçue etsaiaren pusca içan cirela; sarraracico ditut ikus deçatençat desgogaran hartu duçuen lur hori.

32. Çuen gorphutzac eremuan hilic hedatuco dira.

33. Çuen semeac berrogoi urthez mortuan ibildaun içanen dira eta çuen bekatua jasanen dute, beren aiten gorphutzac mortuan sunsitu arteo,

34. Lur horri beguira egon çareten berrogoi egunetaco nombrearen arabera; urthea egunecotzat emanen da. Eta berrogoi urthez egarrico ditutzue çuen gaixtaqueriac, eta jaquinen duçue nolacoa den ene aspercundea.

35. Ceren, nola erran hala eguinen diot ene contra jaiqui den oste guciz gaixto horri guciari: mortu hortan urthuco eta hilen da.

36. Beraz, Moisec lur beguiztatzera igorri cituen guciac, eta guibelerat itzuli cirenean, oste gucia haren contra erasietan eçarri çutenac, lurra baiatuz, tzarra celacoan,

37. Joac içan ciren eta hil ciren Jaunaren aitzinean.

38. Eta lurraren beguiztatzen içatu ciren orotaric, Josue, Nunen semea, eta Caleb, Jephonen semea, biciric guelditu ciren.

39. Eta solas horiec oro Moisec Israelgo seme guciei ekarri ciozcaten, eta populua deithore handitan egon cen.

40. Eta hara biharamunean goicean-goicic jaiquiric mendi bizcarrera igan cirela, eta erran çuten: Jaunac erran lekura igaitera gaude, ecen bekatu eguin dugu.

41. Moisec erran cioeten: Certaco çoazte Jaunaren hitzaren gainetic, ez baitzaitzue onsa atheraco?

42. Utzaçue igaiteco asmua, ecen Jauna ez da çuequin; berautzue eror çuen etsaien aitzinean.

43. Aitzinean dituçue Amalectarrac eta Cananearrac; hequien ezpataren azpira erorico çarete, duçuelacotz onhetsi nahi içan Jaunari, eta Jauna ez da çuequin içanen.

Nombreac 14